Instalazioak

  • Sopelana Kanpinak 150 partzela ditu zonalde berdeetan; partzela guztiek dute elektrizitate-hargunea, ura eta hustubidea.
  • Guztientzako eremuen artean, komun, dutxa eta garbiketarako eraikin guztiz osatua dugu: ur beroko dutxak doan, ume txikientzako bainugelak, komunak ezinduentzako sarbideekin, komun kimikoa, harraska eta garbitokien eremua… Garbitokien eremua ere badugu, garbigailu eta lehorgailu industrialekin. Instalazio guztietan zorrotz zaintzen dugu higienea eta garbiketa.
  • Supermerkatu-bazarrean era guztietako salgaiak aurkituko dituzu, inora mugitu beharrik ez izateko.
  • Haur-parkea, txikienen gozamenerako; futbol-zelaia haurrak, gazteak eta helduak jolasteko; igerileku apartak helduek eta haurrek freskatua hartzeko edota jacuzzia bainu lasaigarriaz gozatzeko.
  • Barbakoen eremua, mahai eta bankuz hornitua, gure bezeroen eskueran.
  • Jatetxea ere badu kanpinak. Bertan, gure gastronomiako jaki eta plater gozoenak dastatu ahal izango dituzu ingurune atsegin eta goxoan, eta kopa edo freskagarri bat ere hartu ahal izango duzu terrazan, itsasoko haize leunaren konpainian.