Jarduerak

Inguruan egin daitezkeen kirol-jarduera guztiak egiteko eta erreserbatzeko behar den informazio guztia eskaintzen dizu Sopelana Kanpinak.
Kantauri itsasertzeko hondartzarik onenetakoa dugu surfa egiteko, urte osoan gainera, eta eskola espezializatuak ere badira maila guztietako surflarientzat.
Eta itsasoko jarduera lasaiagoak maite badituzue, bestelako modalitate batzuk ere badira inguruan: piraguismoa, urpekaritza eta bela, adibidez.
Sopelako parapente-eskolak aukera emango dizu hegan egiteko eta itsasoko eta labarretako ikuspegi zoragarriez gozatzeko.
Zaldi-eskolak ere badira kanpinetik gertu eta, egokiera baliatuz, zaldiz paseo lasai bat ematea esperientzia gozagarria izan daiteke, gurean igarotako egunak ahaztezinak bihurtzeko modukoa.
Labarrak egokiak dira oinezko ibilaldiak edo mendiko bizikletarekin txangoak egiteko; inguruko hondartzetara joateko aukera izango duzu ibilaldi horietan.
Eta mendiko haizea nahiago baduzu, zer hoberik inguruko mendietara joatea baino. Harkaitz-horma mitikoetan eskalatzeko aukera ere izango duzu mendi horietan.